Skip to main content
Josu Aztiria Faktorian
2023 | March 22

Genero-ikuspegia adimen artifizialean

Orairen ikerketa eta soluzioetan aplikatzen den genero-ikuspegiaz aritu da Josu Aztiria Euskadi Irratiko Faktoria saioan

Orairen izaeran txertatuta dago adimen artifizial etikoa eskaintzeko beharra. Horren adierazgarri da gure ikerketetan adimen artifiziala eta generoa uztartzea.

Horri buruz aritu zen Josu Aztiria martxoaren 8an Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Elkarrizketan hiru adibide eman dituzte:

Mycroft.eus bozgorailu adimendun euskalduna, tokikotasuna zaintzen duena, etikoa, estereotiporik gabea eta genero-ikuspegiz sortua.

Merkatuan dauden bozgorailu automatikoek duten emakumezko ahotsa saihestu nahi izan dugu. Hala, hizketaren sintesian ikerketa-ildo berri bat ireki genuen ahots neutroak sortzeko.

Itzultzaile automatikoetan genero-alborapenak saihestea: adimen artifizialean hobekuntza handiak lortu dira, ikasketa automatikoaren eta ikasketa sakoneko tekniken bidez. Horietan, algoritmoek adibideetatik ikasten dute, eta adibideetan alborapenak daude, gizakiek sortzen baitituzte. Itzulpen automatikoetan halako alborapenak saihesteko ikerketa garrantzitsu bat aurkeztu dugu itzulpen automatikoaren alorreko nazioarteko konferentziarik prestigiotsuenean.

Berdintasuna neurtzeko adierazle bat da emakumeek hedabideetan zer-nolako presentzia duten aztertzea eta kuantifikatzea; gainera, kualitatiboki ere nola azaltzen diren aztertzea garrantzitsua da: lehen aktore gisa agertzen diren edo bigarren mailako gisa. Horretarako, testu-meatzaritzako teknikak erabili ditugu, eta hiru hedabidetako albisteetatik neurtu dugu emakumeen presentzia zenbatekoa den eta kualitatiboki ere nolakoa den.