Skip to main content
IKASprod
2026 | April 20

IKASprod: pertsona-makina interakzioaren etorkizunaren erakustaldi bat

Bi urtez, IKASprod lankidetza-proiektuak erakustaldi bidezko ikaskuntzarako teknologia berriak sustatu ditu ekoizpen-ingurune adimendunetan. Zenbait erronkari aurre egin die, industria-ingurune zaratatsuetan robot kolaboratiboei ahozko aginduak ematea, adibidez.

Lankidetza-ikerketa honen partzuergoa Tekniker, TECNALIA Research & Innovation, Vicomtech, Orai NLP Teknologiak eta IMH Campus eragileek osatzen dute, eta Eusko Jaurlaritzaren ELKARTEK programaren (KK 2024/00050) laguntza eta SPRI Taldearen babesa izan du. Hainbat erakusle garatzea eta proba errealak egitea ahalbidetu du elkarlanak.

Orai ikerketa-taldea, zehazki, robot industrialen programazioa errazteko aritu da lanean. On premise heda daitezkeen AA arin eta trazagarriak ikertu dira, robot industrialen programatzaileei kontrol-kodea hizkuntza naturaleko argibideen bidez sortzen laguntzeko. Giza gainbegiratzeari eta sortutako kodearen trazabilitateari garrantzia eman zaie proiektu osoan.

Charlie robotaren bideo bat duzue hemen, proiektuan ikertutako ikuspegiarekin programatutako zenbait lan egiten.

Aurrera jarraituko dugu teknologia pertsonen zerbitzura jartzeko, pertsonen eta makinaren arteko interakzioa maila naturalago, intuitiboago eta eskuragarriago batera hurbilduta!

Hizkuntza-eredu neuronalak