2026 | June 05
AA, animalia arrazional bat?
Adimen artifizialean arrazonamenduak izan duen bilakaeraz eta hizkuntza-ereduen egungo mugez Xabier Saralegik egindako gogoeta argitaratu du Noticias taldeak Tribuna Abierta atalean. Adimen artifizialak arau logikoetan oinarritutako sistemetatik gaur egungo hizkuntza eta arrazoiketa-ereduetara (LLM eta RLM) nola eboluzionatu duen azaldu du Saralegik. Eredu horiek asko hobetu diren arren eta zeregin konplexuak dagoeneko konpontzen dituzten arren, oraindik ez dute gizakiek bezain modu malgu eta orokorrean arrazoitzen.