Skip to main content
Saralegi berria
2024 | Otsaila 23

Adimen artifiziala dilema moralen aurrean

Adimen artifizialari (AA) judizio moralak txertatzearen konplexutasunaz idatzi du Xabier Saralegik Berria-n.

Idatzian, Saralegik dio AA-k azkenaldi honetan izan dituen aurrerapen teknologiei esker hauek sortzen dituzten sistemak gero eta gaitasun gehiago dituztela, eta honek testuinguru gehiago kudeatzea eskatzen duela.    

"AAri judizio moralak emateko eta nola eman erabakitzeko arazoa oso konplexua da, bai ebazteko zailtasunagatik, bai horrek berekin dituen inplikazio sozialengatik. Milaka urtez etika komun bat adostea ameskeria bat izan bada, ez dirudi ariketa bera bideragarria izango denik makinetan. Makinetan sartzen dugun autonomia-maila eta arrazoibide moralaren mota zehazteko bidean, beharrezkoa izango da gutxieneko adostasuna lortzeko ahalegina egitea, ondo eta gaizki dagoena neurri batean ezartzen duten ordenamendu juridikoak adosteko egiten dugun bezala."