Projects
Itzulpen automatiko neuronala: TeLMar
Itzulpen automatiko eleaniztunerako teknologia aurreratuak
TeLMar proiektuaren helburua da hizkuntza-eredu handietan (LLM) oinarritutako itzulpen automatiko eleaniztunerako teknologia berriak ikertzea eta balioztatzea, euskarari arreta berezia eskainiz. Eredu horiek testuen testuingurua hobeto ulertzeko gaitasuna dute, eta, horri esker, itzulpen zehatzagoak eta naturalagoak sor daitezke.
Proiektuan zenbait alderdi landuko dira, besteak beste, dokumentu mailako itzulpena, terminologiaren eta estiloaren kontrola, eta dokumentuen formatua bere horretan mantentzea. Era berean, hizkuntza-eredu handien erabilera eraginkorragoa lortzeko estrategiak ikertuko dira.
Helburu nagusia itzulpen automatikoaren kalitatea eta erabilgarritasuna hobetzea da, teknologia horiek enpresa eta erakundeen lan-prozesuetan modu eraginkorrean integratu ahal izateko.
ZL-2025/00683
Financing