
2025 | Iraila 22
Adimen Artifizial (AA) eta Hizkuntza Teknologiako HiTZ Katedra abiatu da
Adimen Artifizial (AA) eta Hizkuntza Teknologiako HiTZ Katedraren inaugurazio ofiziala izan zen irailaren 19an, Donostiako Miramar Jauregian. Katedra Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) lau ikerketa-taldek (HiTZ Ikerketa Zentroa, ALDAPA, ISG eta RSAIT), Avature enpresak eta Orai NLP, Ikerlan, Euskaltel/MasOrange, Multiverse eta Tecnalia bezalako erakunde laguntzaileek osatu dute.
HiTZ Katedra, AAn eta Hizkuntzaren Teknologian espezializatutako estatuko lehena, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioak bultzatutako ENIA Katedra programaren parte da, Adimen Artifizialaren Estrategia Nazionalaren (ENIA) esparruan. Programa horrek Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzaren 600.000 euroko laguntza ematen dio ekimenari, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren Europako funtsekin finantzatuta. Bere helburua euskal unibertsitate publikoak esparru horretan duen lidergoa sendotzea eta Euskadi AA sortzailearen abangoardia teknologikoan kokatzea da.
Informazio gehiago, hemen.