Skip to main content
ICL4LANG bilera
2024 | Martxoa 18

#ICL4LANG proiektuaren lan-bilera

Elkartek deialdiko proiektu honen helburua da Testuinguru bidezko ikaskuntza aplikatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko industria beharretara egokitutako hizkuntza-teknologia eskalagarriak eta doitasun handikoak ikertzeko paradigma berri gisa.

Ikerketa-taldearen buru Orai NLP Teknologiak da, eta Hitz Zentroak eta Tecnaliak ere parte hartzen dute.

Aholkulari-batzordea enpresa hauek osatzen dute: Orona, Orbea, Expert.ai, Naturalvox, Evoluti, Deusto SEIDOR, Sisteplant, Izertis, Elay

Lantalde industrialari esperimentazioaren arloan lortutako aurrerapenak azaldu ondoren eta haiek dituzten beharrak eta merkatuaren beharrak kontuan hartuta, orain hizkuntza-eredu sortzaileei buruzko ezagutza gehiago sortzeko garaia da; horretarako, euskal industriarekin lerrokatuago dauden algoritmo eta arkitektura neuronal berriak ikertuko ditugu.

Informazio gehiago proiektuaren webgune berrian.