Skip to main content
Corral norteko
2024 | Maiatza 22

Itzulpen automatiko espezializatuaren sekretuak

Ander Corral, Orai NLP-ko ikertzailea, EACL 2024ko aurkezpenaz eta itzulpen automatikoarekin egiten ari diren lanez aritu da Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila saioan.

Maltan ospatu den European Chapter of the Association for Computational Linguistics-en 18. konferentzian izan da Ander Corral “Morphology Aware Source Term Masking for Terminology-Constrained NMT” lana aurkezten. Ikerketak terminologia espezializatua itzulpen automatikoko sistemetan integratzeko metodo berria aurkeztu du. 

Aurkezpena abiapuntutzat hartu du Corralek, saioan, itzulpen automatikoarekin egiten ari diren lanei buruz hitz egiteko.