Skip to main content
Aztiria Norteko Linguatec
2024 | Urtarrila 25

Linguatec IA

Josu Aztiria, Oraiko koordintzailea, Linguatec IA proiektuaren harira elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila saioan.

Linguatec IA europar proiektuaren xedea da, lankidetza teknologikoaren bidez, euskara, katalana, aragoiera eta okzitanieraren garapen teknologikoa bultzatzea. Hastapeneko Linguatec proiektua du abiapuntu; orduko helburuak “arrakasta handiarekin” lortu ondoren, Linguatec IA berriaren helburua izango da bide horretatik jarraitzea eta adimen artifizialaren alorrean azkenaldian lortutako hobekuntzak hizkuntza horietara ekartzea.

Europako Interreg Poctefa 2021-2027 deialdiko dirulaguntzak dituen proiektuaren lehen bilera egin ostean, Linguatec IA-ren ardatz nagusitzat “hizkuntza-eredu neuronalen aurrerapenak baliabide urriko hizkuntzetara nola eraman ikertzea eta baliabide eta teknologia zehatzak sortzen jarraitzea” zehaztu dituztela adierazi du Aztiriak. Gainera, Pirinioetako hizkuntzetan erabili ahal izango den “plataforma eleaniztun bat garatzea” dute helburu, “horrela norberak bere hizkuntzan hitz eginda ere ondokoak uler zaitzan”.

Halaber, Pirinioetan dagoen hizkuntza-aniztasun hori ikusarazi nahi da, eta nor bere hizkuntzan bizitzeko aukera eman nahi zaie herritarrei proiektu honen bidez.