Skip to main content
Josu Naiz Irratia
2024 | Otsaila 07

Linguatec IA proiektua

Josu Aztiria, Oraiko koordintzailea, Linguatec IA proiektuaren harira elkarrizketatu dute Naiz Irratiko Bigarren Kafea saioan

Linguatec IA europar proiektuaren xedea da, lankidetza teknologikoaren bidez, euskara, katalana, aragoiera eta okzitanieraren garapen teknologikoa bultzatzea. Hastapeneko Linguatec proiektua du abiapuntu; orduko helburuak arrakasta handiarekin lortu ondoren, Linguatec IA berriaren helburua izango da bide horretatik jarraitzea eta adimen artifizialaren alorrean azkenaldian lortutako hobekuntzak hizkuntza horietara ekartzea.

Europako Interreg Poctefa 2021-2027 deialdiko dirulaguntzak dituen proiektuaren helburua, «adimen artifizialaren onurak baliabide urriko hizkuntzetara eramatea» dela adierazi du Aztiriak. «Lankidetza teknologikoko proiektu bat da; digitalizazioan urrats esanguratsuak emateko eta GPTren atzean dauden eredu neuronalak hizkuntzara eramateko asmoa duena».