Skip to main content
Tecnoling
2026 | Iraila 23

Hizkuntza Naturalaren Prozesamendurako Espainiako Elkartearen Nazioarteko XLII. Biltzarra

SEPLN 2026 kongresuan izan dira Aitzol Astigarraga (Orairen koordinatzailea) eta Xabier Saralegi (NLP Teknologien arduraduna), Leonen. 

Orairen berri emateko aukera izan dugu, bai HiTZ katedraren aurkezpenaren baitan, bai TecnoLing 2026 gunean: enpresentzako AAren foro bat, hizkuntza naturalaren prozesamendua eta hizketaren teknologiak ardatz dituena. Oraik garatutako teknologiak eta aplikazioak erakutsi dituzte topagune honetan gure ordezkariek. 

Plazer handia izan da enpresekin eta ikertzaileekin ideiak partekatzea. Halako biltzarretan atseginez entzuten ditugu gure sektorean lortzen diren aurrerapen eta urrats berriak.