Skip to main content
SERMAS home
2025 | Ekaina 24

SERMAS europar proiektuaren azken fasean murgildu gara

Ingurune zaratatsuetan euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta italiarra ezagutzeko eta hiztunak ezberdintzeko sistemak garatu ditugu Europako SERMAS proiektuaren barnean

SERMAS proiektua (Socially-acceptable Extended Reality Models and Systems) ikerketa- eta berrikuntza-proiektu bat da, Horizon Europe programaren funtsekin finantzatua. Sozialki onargarriak diren errealitate hedatuko (XR) eredu eta sistemak garatzea du xede (mundu fisikoa eta digitala konbinatzen dituzten murgiltze-teknologia guztiak barnean hartzen dituztenak, errealitate areagotua, errealitate birtuala eta errealitate mistoa barne). SERMASen helburua da laguntzaile adimendun edo birtual aurreratuak eraikitzea hainbat esparrutarako, puntako adimen artifizialaren ikerkuntzaren eta garapenaren bidez. SERMAS proiektuaren barnean, LANGSWITCH azpiproiektuan dabil Orai (Multilingual Automatic Speech Recognition in Noisy Environments).

Aurreko faseetan, garatutako sistemak ondo dabiltzala neurtu genuen, hau da, sistemen zehaztasuna. Azken fase honetan, ordea, sistemen “onarpen soziala” neurtu behar dugu: batetik, sistemak adinaren, generoaren eta azentuaren arabera diskriminaziorik eragiten duen; bestetik, erabiltzaileen asebetetze-maila.

Asebetetze-maila neurtzeko demo bat jarriko dugu erabiltzaileen esku, probatu dezaten, eta asebetetze-galdetegi baten bidez sistemaren erabilgarritasuna, erabilerraztasuna, fidagarritasuna eta zehaztasuna neurtu ahal izango ditugu.