Skip to main content
Saralegi BCC
2024 | Otsaila 26

Zer ekarpen egin dezake hizkuntza naturalaren prozesamenduak sukaldaritzaren sektorean?

Akelarre jatetxeak denboraldi berria martxan jartzeko antolatutako hitzaldi batean parte hartu du Xabier Saralegik.

Neguko etenaren ostean Pedro Subijanaren Akelarre jatetxeak berriro ireki ditu ateak, eta, urtero moduan, Basque Culinary Center-en (BCC) hitzaldi batzuk antolatu dituzte jatetxeko langileentzat.

Denboraldi hasiera honetarako, hiru Michelin izar dituen jatetxeak Xabier Saralegi, Orai-ko NLP teknologien arduraduna, gonbidatu du Orai-k adimen artifizialaren eta NLP teknologiaren inguruan egiten duen lana ezagutzeko asmoz.

Adimen artifizialaren eta NLP teknologiaren erabilerak ez du mugarik ezagutzen, eta sukaldaritzaren munduan ere bere lekua izan dezake. Atsegin handiz erakutsi diegu gure lana, adimen artifizialak gaur egun bizi duen egoera eta etorkizunean izango dituen erronkak mundu mailan erreferente den jatetxe bateko kideei. Ohorea izan da Orai NLP-rentzat.