Skip to main content
Laguntzaile birtuala
2025 | Iraila 16

Zertarako behar dira eta nola sortzen dira ez gizonezkoak ez emakumezkoak ez diren ahotsak?

UNESCOk 2019an argitaratutako txosten batean, laguntzaile birtualetan dagoen sexismoa nabarmendu zen, eta laguntzaile birtual feminizatuak erabiltzeak zer ondorio kaltegarri dituen aipatzen ziren; besteak beste, emakumeak lagunkoi eta otzanak diren mezuak zabaltzea edo hitzezko sexu-jazarpenei era apologetikoan erantzutea normalizatzea. Txosten berak genero-anbiguotasuna duten laguntzaile birtualak sortzea gomendatu zuen, hau da, gizonezko edo emakumezko batena den garbi detekta ezin daitekeen ahots bat. Txosten hura abiapuntutzat hartuta, genero-anbiguotasuna duen euskarazko ahots bat sortzea izan da helburua. Emaitzek frogatu dute aurkeztutako metodoak baliozkoak direla genero anbiguoko ahotsak lortzeko.

Horri buruzko artikulu bat argitaratu dute Xabier Sarasolak, Ander Corralek, Igor Leturiak eta Iñigo Morcillok Zientzia Kaieran (Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak euskaraz argitaratzen duen hedabide digitala).

Ahots pertsonalizatuak