Skip to main content

Proiektuak

Hizkuntza-eredu neuronalak: Sarebide

Sarebide
Euskarazko komunikabideen eraldaketa digitala

Sarebide mugaz gaindiko lankidetza-proiektu bat da, eta, euskararen erabilera sustatzeko asmoz, saretze teknologikoa eta hedapen-sistema berriak garatzeko helburua du. Saretze teknologikoaren bidez, askoz errazagoa izango da edukiak partekatu eta haien zabalkundea handitzea, baita elkarrekin sortzea ere. Hedapen-sistema berriak sortzeko aukera emango du, streaming teknologia erabiliz, euskarazko ikus-entzunezko edukiak eta musika zabaltzeko.

Hona hemen proiektuaren xedeak:

• Euskarazko hedabideen arteko mugaz gaindiko lankidetza teknologikorako sare bat osatzea, azpiegitura komun eta partekatu batekin.

• Euskarazko ikus-entzunezko eduki digitalak hedatzeko sistema berriak garatzea, publiko guztientzat irekia.

• Adimen artifizialaren eta lengoaia naturalaren prozesamendurako teknologiak ikertu eta aplikatzea proiektuko plataformetan, erabiltzaileen esperientzia hobetzeko asmoz.

• Euskararen erabilera sustatzea eta herritarren artean mugaz gaindiko errealitateen ezagutza eta lotura bultzatzea.

EFA 156/04 SAREBIDE proiektu europarra Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatu du, INTERREG POCTEFA 2021-2027 Lurralde Lankidetzako Programaren bidez, Mendebaldeko Eremu Funtzionala deialdian (AFOMEF). Laguntza horri esker, euskarazko hedabideen eraldaketa digitala sustatuko da, eta baliabide eta soluzio teknologiko komunak txertatuko dira, adimen artifiziala barne, sareko edukiak zabaltzeko kanalak eta formatuak areagotu eta publiko berriengana iristeko asmoz.

 

Exekuzio-aldia

• Hasiera: 2025-05-01

• Amaiera: 2028-04-30

 

Aurrekontua

• Aurrekontu osoa: 2.594.450,42 €

• EGEF funtsak: 1.686.392,77 €

 

SAREBIDE proiektua % 65ean finantzatu du Europar Batasunak, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2021-2027) AFOMEF POCTEFA deialdiaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugako eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

Antzeko beste proiektu batzuk