Skip to main content
berria orai tts
2023 | Azaroa 29

Testuak ahots bihurtzeko Orai-ren TTS teknologia

(Text-To-Speech) testua ahots artifizial bihurtzen duen teknologia da. Azken urteotan asko garatu da teknologia horren bitartez informazioa entzuteko joera, eta horrek gizaki eta ordenagailuen arteko komunikazioa aldatu du.

TTS bat sortzeko behar den lehengaia ahotsa da. Ahots artifizial berri bat sortu nahi denean, pertsona batek esaldiak grabatzen ditu, eta, ondoren, esaldi horien testua eta audioa hartzen da eta sare neuronal bati erakusten zaio nola sor dezakeen pertsona horren ahots artifiziala.

'berria.eus' wegbuneko testuak entzun daitezke orain

Berria egunkariak aurkeztu duen webgune berrituak dakarren berrikuntza esanguratsuenetako bat da idatzizko testuak entzuteko aukera.

Egunkariak, paperezkoak zein digitalak, eguneko albisteak irakurtzeko bide badira ere, azken urteotan albisteak irakurri ez ezik, entzuteko aukera ere zabaltzen ari da mundu osoko egunkarietako webguneetan. Berria egunkaria izan da albisteak emateko modu berri horrekin bat egin duen azken kazeta. Azken urteotan audioaren aldeko apustua ari da egiten Berria, eta, hogei urte bete dituela baliatuta egin dituen berrikuntzen harira, pauso bat harago ematea erabaki du.

Berrikuntza horretarako, Orai-k garatzen duen TTS teknologia baliatu du Berriak. Haren bidez, eta albistean txertatuta dagoen botoi bati esker, idatzita dagoen testua entzun daiteke, hasi eta buka. Horretarako bi ahots sintetiko sortu ditugu elkarlanean, entzule bilakatuko den irakurleak eguneko berriak entzuteko aukera izan dezan.

Berria egunkaria, ordea, ez da aukera hori eskaintzen duen euskarazko hedabide bakarra. goiena.eus eta Elhuyarren aldizkariaren webguneetan ere badago TTS bidez albisteak entzuteko aukera.

Orai-n TTS teknologia nola garatzen dugun jakin nahi baduzu, bideo honetan informazio gehiago duzu: