Skip to main content

Proiektuak

Elkarrizketa-laguntzaileak : Cogile

Cogile

4.0 industriaren kontzeptuaren barruan, “fabrika adimenduna” industria goitik behera aldatzen hasi da, robotikaren, gauzen Interneten eta big data analisiaren bidez.

COGILEren helburua da industria-sistema adimendunak langileetara egokitzeko teknologia ikertzea eta garatzea. Kontuan hartuko dira gaitasun fisikoak, zentzumen-beharrak eta gaitasun kognitiboak, langileak bere lana egin ahal izan dezan teknologiak ematen dion guztia ahalik eta gehien erabiliz.