Proiektuak
Informazioaren erauzketa eta berreskurapena : Hiekadi - Heraldabide
![HIEKADI-HERALDABIDE HIEKADI-HERALDABIDE](/sites/default/files/styles/max_1300x1300/public/proyectos/2024-04/HIEKADI-HERALDABIDE%20txikia.jpg?itok=UBgvbAZB)
Euskarazko lau hedabideren eraldaketa digitala eta edukien kudeaketa adimenduna helburu duen ikerketa-aplikatuko proiektu bat da. Hedabideen alorreko gaur egungo teknologiak testuei zuzenduta daude nagusiki; bideo- eta audio-edukien trataera ez da handia izan orain arte, eta adimen artifizialeko hizkuntza-eredu neuronalen paradigma berritzaileak ez dira aplikatu. Ikerlerro honen helburua, beraz, muga horiek gaindituko dituen plataforma berritzaile bat garatzea da:
- Etiketa semantikoen erauzketa testuetatik zein audioetatik, euskararako eta gaztelaniarako.
- Etiketen erauzketa neuronala, gai orokorrak, gai zehatzak eta entitate izendunak (pertsonak, erakundeak eta tokiak) bereiziko dituena.
- Audioen azpititulazio automatiko sendoa, hizkera espontaneoa, euskalkiak eta inguruko zarata aintzat izango dituena