Skip to main content

Proiektuak

Elkarrizketa-laguntzaileak : Multihub

Ikerketa aplikatuko proiektu estrategiko honen asmo nagusia da elektromugikortasuna sustatzea, erabiltzaileek erraz eskuratu ditzaten ibilgailu anitzeko karga-azpiegitura berriak, erabilgarriak, eraginkorrak, jasangarriak eta seguruak.

Proiektu honetan laguntzaile birtual bat eraiki nahi da erabiltzaileek elektromugikortasunaren inguruko beharrak eta informazioa denbora errealean eskuratu ditzaten ibilgailu elektrikoan integratuko den aplikazio baten bidez. Horretarako, hizketaren ezagutza, elkarrizketaren kudeaketa eta hizketaren sintesiarekin lotutako ikerlerroak gidatuko ditugu.

 

Antzeko beste proiektu batzuk