Skip to main content

Successful cases

ArgazkAI, argazki-funtsak antolatzeko sistema adimenduna:

ArgazkAI adibidea
Argazkiak automatikoki sailkatu eta etiketatzeko sistema garatu dugu. AA bidez argazkien etiketa tematikoak (kategoria, azpikategoria, gako-hitzak, objektuen detekzioa eta aurpegien errekonozimendua) eta testu-deskribapenak automatikoki sortzeko sistema. Hizkuntza-teknologiak irudi eta argazkien azterketara nola bideratu landu dugu proiektu honetan.

Azalpen orokorra

Erronka

Sistema berritzaile honek Konputagailu Bidezko Ikusmena eta Lengoaia Naturalaren Prozesamendua (NLP) uztartzen ditu argazki bakoitzaren edukia "ulertzeko". Irudi bat jasotzen duen bakoitzean, sistemak automatikoki identifikatzen du bertan gertatzen ari dena, eta dagokion deskribapena eta etiketa tematikoak sortzen ditu zehaztasun handiz.

Elkarlana

FOKU argazki-agentziarekin lankidetzan garatu da. Proiektu honek SPRIren Adimen Artifizial Aplikatua deialdiaren laguntza jaso du (2025).

Emaitza

Berrikuntza honi esker, FOKUko dokumentu-kudeaketa askoz eraginkorragoa izango da, irudi-bilduma erraldoia modu azkarragoan, koherenteagoan eta zehatzagoan antolatzeko eta berreskuratzeko aukera emanez.

Project images

ArgazkAI pantaila-irudia