Skip to main content
Josu Aztiria Kanaldude
2023 | Apirila 26

Adimen artifizialari, gizarteari eta euskarari buruz Kanalduden

Kanaldude telebistako Harri Salda saiora gonbidatu dute Josu Aztiria, adimen artifizialak gizartean eta euskaran izango duen eraginari buruz hitz egiteko.

Hona hemen Aztiriak aipatu dituen zenbait gako:

“Erronka da konputazio-ahalmen eta datu gutxiagorekin gai izatea emaitza hobeak lortzeko. Horretan ari gara ikertzen, eta datozen urteetan horretan jarriko dugu gure indar guztia”.

“Euskara ingurune digitalean osasuntsu egotea lortu behar dugu, eta ahal bada behintzat beste hizkuntzen pare. Estatu-hizkuntza asko baino hobetoxeago gaude, Euskal Herrian ekosistema teknologiko garrantzitsua sortu delako, baina azken disrupzio honekin azeleratu egin beharko ditugu gure lanak”.

“Ikertzen egiten dugu lan, Euskal Herrian adimen artifizialeko gure teknologia eta ezagutza propioa lortzeko. Hemen fabrikatutako teknologia izatea dugu helburu, eta gure ehun ekonomiko eta erakundeetara eramatea. Betiere ikuspegi etiko batekin”.

“Nola aldatuko du gure etorkizuna adimen artifizialak? Orain hedatu den adimen artifizial honek (GPT4k) adimen artifizial orokorrera hurbiltzen gaitu. Datu-kopuru erraldoiekin elikatzen da, eta multinazional boteretsuen esku dago. Adi egon behar dugu, baina gure beharrei eta gizarte hobe bat lortzeko eta euskara teknologikoki hobeto garatzeko helburuari begira teknologia hori eskuratzea dagokigu, bestela olatuak eraman egingo gaitu”.