Proiektuak
Hizkuntza-eredu neuronalak : DeepText
![DeepText DeepText](/sites/default/files/styles/max_1300x1300/public/proyectos/2023-05/DeepText.jpg?itok=tjjI4Xrj)
Adimen artifizialeko eredu neuronalen belaunaldi berria, Euskal Herriko hizkuntza-teknologien industria eraldatzeko. DeepText proiektuan, Euskal Herrian dagoen hizkuntza-teknologien arloko industria sustatu nahi da, eta, horretarako, adimen artifizialeko azken teknikak erabiltzen dituzten hizkuntza-eredu neuronalak jorratuko dira. Zehazki, proiektuak euskararako zein gaztelaniarako hizkuntza-ereduak sortuko ditu, zeinak oinarrizko baliabideak izango baitira hizkuntzaren prozesamendurako.