Transkripzio eta azpititulazio automatikorako soluzio teknologikoak eskaintzen ditugu enpresa, erakunde edo alor baterako hizketa-ezagutzaile pertsonalizatuak ekoitziz.
Zuzeneko azpititulazio automatikoak ere eskaera ugari ditu, eta erakunde askorekin hasi gara lanean haien domeinura egokitutako on-premises zerbitzuak eskaintzeko, zuzeneko emanaldi, hitzaldi eta bilkuretan erabiltzeko.
Eredu akustikoak eta lengoaia-ereduak egokituz, edo transkribatutako corpusak lehengaitzat hartuz, modelo berriak entrenatu eta transkripzio-sistemak sortzen ditugu. Hizkuntza askotan, hainbat domeinu espezifikotan eta askotariko problematikekin egiten dugu lan. Tokiko aldaeretan, inguru industrialetan, baliabide urriko hizkuntzetan eta erronka teknologiko garrantzitsua dakarten inguruneetan jarduten dugu.
![Transkripzio eta azpititulazio automatikoa Transkripzio eta azpititulazio automatikoa](/sites/default/files/soluciones/2022-05/pexels-subin-946727.jpg)