Skip to main content

Arrakasta kasuak

Aditu.eus:

Aditu
Aditu Elhuyarren hizketa-ezagutzako web-zerbitzua da. Audio eta bideoak automatikoki transkribatu, azpititulatu, itzuli eta bikoizteko aukera ematen du Adituk, Orairen teknologia baliatuz. Batetik, audio eta bideoak automatikoki transkribatu edo azpititulatu daitezke sei hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, galegoz, ingelesez eta frantsesez) nahiz ele bitan (euskara-gaztelania eta euskara-frantsesa). Gainera, edizio-interfaze aurreratu baten bidez, emaitza automatikoa zuzendu egin daiteke. Bestalde, itzulpen automatikoaren bidez, sei hizkuntzatara itzul daiteke transkripzioa. Itzulpenak ere interfazean zuzendu daitezke. Eta, azkenik, TTS edo testua ahots bihurtzeko teknologiaren bidez, bikoizketa-plataforma ere bihurtu da Aditu: beste hizkuntza batera itzulitako audio-segmentuak automatikoki bikoiztu edo lokutatu daitezke. Ahotsa imitatzeko edo ahots generikoak erabiltzeko aukera ematen du. Eta, amaitzean, emaitza formatu batean baino gehiagotan deskargatzeko aukera ematen du.

Azalpen orokorra

Erronka

Transkripzio automatikoko teknologia erronka da berez, eta are gehiago euskara bezalako baliabide urriko hizkuntza batentzat; batik bat, kondizio edo kasu berezietan: tokiko hizkerak, erregistro ez-formalak, ingurune zaratatsuak, audio-kalitate txarra, pertsonalizazioa (tokiko hitzak, toponimia edota izen bereziak ongi ezagutzeko), haurren ahotsak, hizlarien identifikazioa… Hizkuntza naturalaren prozesamenduaren arloan Oraik garatutako hainbat teknologia hartzen ditu barnean tresna honek.

Elkarlana

Elhuyarrek eta Oraik elkarlanean garatutako proiektua da.

Emaitza

Orairen transkripzio-teknologiak emaitza oso onak lortzen ditu kondizio egokietan, euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, galegoz, ingelesez, frantsesez, zein ele bitan. Aditun integratuta dago, eta hark erabiltzaile eta bezero ugari ditu, hezkuntza- eta komunikazio-alorretakoak nagusiki. Etengabe ari gara baliabideak hobetzen, ikerketaren bidez, eta hobekuntza horiek Aditun integratzen.