Successful cases
Berria egunkaria entzuteko aukera
:
Bi ahots sintetiko natural sortu ditu Oraik Berria egunkarirako, entzuleak eguneko gai garrantzitsuak aditzeko aukera izan dezan TTS teknologia baliatuta. Egunero hautatutako albisteen testu osoa bidaltzen dute Orairen APIra, testua hizketa bihurtu ahal izateko. Idatzizko testuak entzuteko aukera dago orain, albistean txertatuta dagoen botoi bati esker.
Berria egunkaria entzuteko aukera :

Azalpen orokorra
Bi ahots sintetiko natural sortu ditu Oraik Berria egunkarirako, entzuleak eguneko gai garrantzitsuak aditzeko aukera izan dezan TTS teknologia baliatuta. Egunero hautatutako albisteen testu osoa bidaltzen dute Orairen APIra, testua hizketa bihurtu ahal izateko. Idatzizko testuak entzuteko aukera dago orain, albistean txertatuta dagoen botoi bati esker.
Erronka
Onlineko idatzizko komunikabideei ekarpen handia egin diezaieke TTS teknologiak, idatzizko testua audio bihurtzen baitu. Alde batetik, paperezkoak eskaini ezin duen inklusibitatea bermatu dezakete, ikusmen edo bestelako arazo kognitibo batzuk dituzten pertsonentzat (dislexia, adibidez). Bestetik, gaur egungo gizartean idatzizko edukiak alboratuz nabarmen ari da hazten audio-formatuetarako joera (podcast-ak, edonon entzungailuekin entzuten direnak), eta soluzio honek joera horretara egokitzeko eta publikoa handitzeko aukera ematen die komunikabideei.
Hori egin ahal izateko, euskarazko testuak naturaltasunez irakurtzen dituen TTS sistema bat behar da, zenbakiak, siglak, datak, atzerriko izenak eta abar ongi irakurriko dituena. Halaber, ahots pertsonalizatu eta esklusiboak behar izaten dira. Eta azkenik, interfazean modu eroso batean integratzea.
Elkarlana
Zenbait proiektutan aritu dira Berria eta Orai elkarlanean.
Emaitza
TTS teknologiak azken urteotan izan duen garapenari esker, Oraik ahots sintetiko oso naturalak sortu ditu, albisteak entzuleari irakurtzen dizkiotenak. Eguneko albiste eta iritzi hautatuen sorta bat aditu ahal izango da Entzun Berria atalean. Audio zerrenda edo playlist bat balitz bezala aditzeko aukera ere izango da, Entzun zerrenda botoia erabilita.