Arrakasta kasuak
Zientzia Behatokia:
Komunikabideetan zientziak zer presentzia duen eta zer tratamendu ematen zaion aztertzeko plataforma bat garatzea izan da Zientzia Behatokia proiektuaren helburua. Albisteak automatikoki bildu, zientziarekin lotutako edukia identifikatu eta hainbat adierazleren arabera sailkatu eta aztertzen ditu sistemak. Emaitzak interfaze grafiko batean bistaratzen dira, erabiltzaileak informazioa modu errazean iragazi, ordenatu eta interpretatu ahal izateko.
Zientzia Behatokia:
Azalpen orokorra

Erronka
Erronka nagusia izan da albiste-kopuru handia modu jarraituan biltzea eta automatikoki aztertzea, eta zientziarekin duten lotura, gai nagusiak, adierazleak, entitateak eta balorazioak modu fidagarrian erauztea. Horrez gain, erabiltzaileentzat erabilgarria izango den moduan antolatu behar izan da informazio hori; grafiko ulergarriak, iragazkiak eta datuak esploratzeko aukerak eskaintzen ditu.
Elkarlana
Elhuyarreko Zientzia sailarekin lankidetzan garatu da.
Emaitza
Proiektuaren emaitza zientzia-albisteak monitorizatzeko plataforma funtzional bat da. Hauek garatu dira: RSS iturrietatik albisteak biltzeko modulua, edukia garbitu eta prozesatzeko pipelinea, adierazleak kalkulatzeko LLM bidezko moduluak eta emaitzak kontsultatzeko interfaze grafikoa. Interfazea zientzia-dibulgatzaileekin batera diseinatu eta kontrastatu da, erabiltzaileen beharretara egokitzeko. Sistemak adierazle hauek aztertzen ditu: deskriptore tematiko orokorrak, deskriptore tematiko espezifikoak, pertsona esanguratsuak eta haien generoa, erakunde esanguratsuak, diziplinarteko albisteak, albisteen kalitatea eta Garapen Jasangarriko Helburuekin bat datozen albisteak.