Skip to main content

Arrakasta kasuak

Baleukoren edukiak antolatu, bilatu, segmentatu eta ustiatzeko sistema:

ANIMAM
AniMAM+ proiektuaren helburua izan da Baleuko ikus-entzunezko ekoizpen-etxearen —MAM plataformaren jabea— multimedia-edukiak kudeatzeko plataforma adimen artifizialarekin aberastea. Sistemak ikus-entzunezko edukien transkripzioak aztertzen ditu eta metadatu semantikoak automatikoki sortzen ditu, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Horrela, edukiak hobeto antolatu, bilatu, segmentatu eta ustiatzeko aukera ematen du.

Azalpen orokorra

Erronka

Ikus-entzunezko edukien bolumen handiak modu eraginkorrean deskribatzea eta kudeatzea izan da erronka nagusia. Baleukoren MAM plataformak eduki bakoitzaren esanahia ulertu, gaiak eta entitateak identifikatu, segmentu tematikoak bereizi eta laburpen erabilgarriak sortzeko gaitasuna behar zuen, hizkuntza anitzeko ingurune batean.

Elkarlana

Baleukorekin lankidetzan garatu da.

Emaitza

AAko moduluak integratuta dituen AniMAM+ plataforma bat lortu dugu. Garatutako sistemak deskriptore tematikoak, deskriptore espezifikoak eta entitate izendunak erauzten ditu, edukien segmentazio tematikoa egiten du eta transkripzioen laburpen automatikoak sortzen ditu. Modulu horiek Baleukoren MAM plataforman integratu dira, API bidez konektatuta, edukiak automatikoki aberastu eta bilaketa, gomendio, pertsonalizazio eta publizitate-segmentazioa ahalbidetzeko.