Arrakasta kasuak
Netflix eta Disney+ plataformen hizkuntza-diagnostikoa:
Proiektuaren helburua Europako VOD edo streaming plataformetan eskaintzen diren edukien hizkuntza-diagnostikoa egitea izan da. Azterketak Netflix eta Disney+ plataformetako katalogoak hartu ditu oinarri, 17 herrialdetan eskuragarri dauden edukietan audio- eta azpidatzi-hizkuntzak identifikatzeko eta alderatzeko.
Netflix eta Disney+ plataformen hizkuntza-diagnostikoa:
Azalpen orokorra
Proiektuaren helburua Europako VOD edo streaming plataformetan eskaintzen diren edukien hizkuntza-diagnostikoa egitea izan da. Azterketak Netflix eta Disney+ plataformetako katalogoak hartu ditu oinarri, 17 herrialdetan eskuragarri dauden edukietan audio- eta azpidatzi-hizkuntzak identifikatzeko eta alderatzeko.koiztu edo lokutatu daitezke. Ahotsa imitatzeko edo ahots generikoak erabiltzeko aukera ematen du. Eta, amaitzean, emaitza formatu batean baino gehiagotan deskargatzeko aukera ematen du.
Erronka
Erronka nagusia izan da plataforma bakoitzaren katalogoa eta hizkuntza-informazioa modu sistematikoan erauztea, herrialdeka eta tituluka antolatzea, eta bi plataformek erabiltzen dituzten hizkuntza-kode eta aldaera desberdinak bateratzea. Horrez gain, audioaren eta azpidatzien arteko bereizketa egin behar izan da, baita irisgarritasunari lotutako aldaerak ere kontuan hartu.
Elkarlana
EHUko NOR taldearekin lankidetzan garatu da.
Emaitza
Proiektuaren emaitza VOD plataformen hizkuntza-eskaintza aztertzeko datu-base egituratu bat da. Europako 17 herrialdetako Netflix eta Disney+ plataformetako katalogoetan dagoen audio- eta azpidatzi-hizkuntzei buruzko informazioa bildu, bateratu eta azterketarako prestatu da. Horri esker, plataforma bakoitzean hizkuntzek duten presentzia eta irisgarritasunarekin lotutako aukerak modu konparagarrian aztertzeko oinarria sortu da.