Skip to main content

Arrakasta kasuak

5WAI, albisteen kazetaritza-kalitatea automatikoki neurtzeko sistema:

5WAI
Goienako albisteen kazetaritza-kalitatea neurtzeko adimen artifizialeko sistema bat garatu da. Sistemaren helburua da albisteetan kazetaritzaren oinarrizko 5W galderak —zer, nor, noiz, non eta zergatik— automatikoki identifikatzea, argitaratu aurretik edukia osatua den egiaztatzeko eta artxibo-funtzioetarako informazio egituratua sortzeko.

Azalpen orokorra

Erronka

5W-en presentzia egiaztatzea automatizatzeko beharra identifikatu zen, eskuz egiteak ahalegin handia eskatzen zuelako. Maila teknikoan, zailtasun nagusia da galdera horien erantzunak ez direla beti esplizituak edo testuan puntu bakarrean agertzen; askotan sakabanatuta edo modu abstraktuan agertzen dira, eta horrek hizkuntza-ulermen sakona eskatzen du.

Elkarlana

Goiena komunikazio-taldearekin lankidetzan garatu da.

Emaitza

5W-ak erauzteko eta aztertzeko zerbitzu teknologiko bat lortu da: 5W-ak identifikatzeko LLM ereduak egokitu eta ebaluatu dira, eta erabiltzaileak albiste bat bidali eta haren 5W-en inguruko informazioa jasotzeko API eta demo-interfaze bat garatu dira. Horri esker, Goienak albisteen kalitatea hobetzeko eta artxibo-bilaketak aberasteko tresna automatizatua erabil dezake.