Skip to main content

Arrakasta kasuak

BerriGen, prentsa digitala monitorizatzeko plataforma:

Datuak monitorizatzea
Prentsa digitaleko albisteetan emakumeen eta gizonen presentzia modu jarraituan, sistematikoan eta eskala handian neurtzeko genero-behatoki bat garatu dugu. Tresnak EAEko komunikabide digitaletako albisteak automatikoki aztertzen ditu, eta generoaren ikuspegitik adierazle nagusiak eskaintzen ditu: emakume eta gizonen presentzia orokorra, sekzioen araberakoa, protagonistena, albiste garrantzitsuetakoa eta presentzia handiena duten pertsonena. 

Azalpen orokorra

Prentsa digitaleko albisteetan emakumeen eta gizonen presentzia modu jarraituan, sistematikoan eta eskala handian neurtzeko genero-behatoki bat garatu dugu. Tresnak EAEko komunikabide digitaletako albisteak automatikoki aztertzen ditu, eta generoaren ikuspegitik adierazle nagusiak eskaintzen ditu: emakume eta gizonen presentzia orokorra, sekzioen araberakoa, protagonistena, albiste garrantzitsuetakoa eta presentzia handiena duten pertsonena

Erronka

Emakumeek hedabideetan duten presentzia neurtzeko adierazle estandarrak proposatu dira GMMP nazioarteko proiektuan. Adierazle horietako gehienak neurtzeko, albisteen edukia ulertu behar da, eta orain arte eskuz egin dira neurketak. Proiektu honetan, adierazle horiek automatikoki neurtzeko ikuspegi neuronalak garatu ditugu. Teknika horiek baliatuta, emakumeek hedabideetan duten presentzia modu sistematikoan eta eskala handian neurtu ahal izango da.

Elkarlana

Emakunderekin lankidetzan garatu da.

Emaitza

Generoaren ikuspegitik prentsa digitala monitorizatzeko plataforma bat lortu dugu. Sistemak albisteetako emakumeen eta gizonen presentzia aztertzen du hainbat adierazleren bidez, eta emaitzak grafiko, taula eta iragazkien bidez kontsultatzeko aukera ematen du.
 

Proiektuaren irudiak

Begira