Skip to main content

Arrakasta kasuak

Go!azen TTS:

Go!azen zoriontzeko mezuaren pantaila-irudia
ETBko Go!azen telebista-saioko pertsonaia batzuen ahotsak klonatu eta aurrentzat zorion-mezu pertsonalizatu eta automatikoak sortzeko plataforma garatu da, Orairen ahots sintetikoen edo text-to-speech (TTS) teknologiaren bidez ahalbidetuta.

Azalpen orokorra

Erronka

Erronka nagusia izan da oso ezagunak diren aktoreen ahotsa imitatzen duen sistema garatzea eta audio naturalak sortzea.

Elkarlana

EiTBLab eta Elhuyarrekin elkarlanean garatu da proiektua.

Emaitza

EiTBren webgunean (https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/goazen/) plataforma eskuragarri jarri da adimen artifizialaren bidez zorion-mezu pertsonalizatuak sortu ahal izateko. Maitane, Garazi, Alaia eta Bosko pertsonaien ahotsak jarri dira aukeran.