Skip to main content

Arrakasta kasuak

Okzitanierarako ASR edo hizketa-ezagutzailea:

Okzitaniera transkripzioa
Lo Congrès permanent de la lenga occitana erakundearentzat okzitanieraren gaskoiera eta langedoziera aldaeretarako transkripzio-sistema automatiko parea garatu da. Sistema modularretatik End-to-End (E2E) sistemara jauzia egin da.

Azalpen orokorra

Erronka

Erronka bikoitza izan da: aldaera bakoitzerako aurretik garatutako ASR sistemak hobetzea eta hizkuntza-baliabideak eguneratzea. Audio-corpus transkribatuak eta testuaren normalizazio- eta fonetizazio-sistema eguneratu dira.

Elkarlana

Lo Congrès permanent de la lenga occitana erakundearekin lankidetzan garatu da, Linguatec-IA europar proiektuaren testuinguruan (Interreg Poctefa).

Emaitza

Okzitanierako corpus eguneratuekin E2E eredua doitu da bi aldaeretarako, eta doiketa horrekin aurreko sistema modularrak baino sistema sendoagoak garatu dira bi aldaeretarako (gaskoiera eta langedoziera). Horrela, okzitanieraren dokumentazioa, irisgarritasuna eta presentzia digitala areagotzea ahalbidetu da.