Skip to main content

Arrakasta kasuak

Aragoierarako ASR edo hizketa-ezagutzailea:

Aragoiera ezagutza
Aragoierarentzako hizketa-ezagutzako (ASR) lehenengo sistema garatu dugu. Aurreko sistema modularretik End-to-End (E2E) sistemara jauzi egin da, eta eredu elebakar eta elebidunekin esperimentatu.

Azalpen orokorra

Aragoierarentzako hizketa-ezagutzako (ASR) lehenengo sistema garatu dugu. Aurreko sistema modularretik End-to-End (E2E) sistemara jauzi egin da, eta eredu elebakar eta elebidunekin esperimentatu.

Erronka

Erronka nagusia baliabide urriekin sistema lehiakor bat garatzea izan da. Gainera, hizkuntza-baliabideak sortu behar izan dira: audio-corpus transkribatuak eta testuaren normalizazio- eta fonetizazio-sistema, esaterako.

Elkarlana

Aragoiko Gobernuarekin elkarlanean garatu da proiektua, Linguatec-IA europar proiektuaren testuinguruan (Interreg Poctefa).

Emaitza

E2E sistema berriak aurreko sistema modularrarekin alderatuta emaitzak nabarmen hobetu ditu aragoieraren hizketa-ezagutzan. Aragoierarako lehenengo hizketa-ezagutzailea garatu da, eta haren dokumentazioa, irisgarritasuna eta presentzia digitala areagotzea ahalbidetu da.