Skip to main content

Arrakasta kasuak

TOKIMEDIArako euskarazko TTSa:

Tokikom podcast
Euskarazko hizketa-sintesiko (TTS) sistema berri bat garatu dugu TOKIMEDIA sare digitalerako, edozein testu digital podcast formatuan jartzeko, kazetari baten irakurketaren kalitatera hurbilduz; hala, testua entzuteko aukera emateko. Proiektuak bi berrikuntza nagusi ekarri ditu: ahots pertsonalizatuak sortzeko gaitasuna (grabazio gutxirekin) eta testu-kazetaritzarako adierazkortasun hobea, hizkuntza-ereduak (BERT, POS etiketak) TTS ereduarekin konbinatuz.

Azalpen orokorra

Erronka

Erronka nagusia edozein testu prosodia egokiarekin irakurtzen duen sare neuronala lortzea izan da, esaldi gutxirekin entrenatuta; kazetaritza-testuen zailtasunak (esaldi luzeak, entitate ugari) kontuan hartzen ditu, aldi berean entitate bakoitzak bere ahotsak aukeratu ahal izateko.

Elkarlana

Tokikom komunikazio-taldearentzat (TOKIMEDIA sarea) garatu da.

Emaitza

Hizlari bakoitzeko 150 esaldiko grabazioak bildu dira eta hizlari anitzeko FastPitch + HiFi-GAN sistema entrenatu da. Adierazkortasuna hobetzeko POS etiketak eta BERT bektoreak gehitutako bertsioak ere entrenatu eta ebaluatu dira, baina jatorrizko FastPitch eredua izan da emaitza onenak lortu dituena, eta hori jarri da produkzioan; gaur egun, Orai-ren zerbitzarietan martxan dago, eta TOKIKOM-ek zerbitzu gisa erabiltzen du API bidez.