Skip to main content

Arrakasta kasuak

EITB Nahieran :

EITB Nahieran
EITBk, Nahieran plataformaren bidez, ikus-entzunezko edukiak edozein unetan ikusteko eta entzuteko aukera ematen du, erabiltzaileek gogoko duten saioa edo edukia nahieran eta ongi datorkien une eta momentuan kontsumi dezaten. Nahieran plataformaren edukia bi hizkuntzatan dago, baina ez modu simetrikoan, eta, edukietara sarbide egokia izateko, EITBk bilatzailea hobetzeko proposamena egin zigun. Hala, edukietarako sarbidea erraztu, erabiltzaileen esperientzia hobetu eta eleaniztasuna kudeatzeko hainbat garapen eta funtzionalitate berritzaile egin ditugu.

Azalpen orokorra

Erronka

Erronka teknologiko hauei erantzun diegu proiektuan:

  • Morfologiaren araberako bilaketa elebiduna gauzatzea, euskaraz eta gaztelaniaz.
  • Hizkuntza arteko bilaketa egin ahal izatea, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Hau da, bilaketa euskaraz egin arren gaztelaniazko edukiak ere aurkitzea, eta alderantziz.
  • Informazioa bilatzeko denbora-adierazpenak automatikoki detektatzea.
  • Kontsulta kategorizatuen autoiradokizuna. (Autocomplete funtzioa)
  • Kontsulten zuzenketa ortografikoa.
  • Bilaketa-emaitzak ordenatzeko irizpide adimendunak (garrantzia, data,..)

Elkarlana

EITBko Berrikuntza eta Estrategiaren zuzendaritzarekin eta atal teknikoarekin jardun dugu elkarlanean bilatzailearen funtzionalitateak zehaztu, garapena kudeatu eta integrazio-lanak aurrera eramateko.

Emaitza

Bilatzailea hemen erabil daiteke: https://www.eitb.eus/eu/nahieran/

Proiektuaren irudiak

EITB Nahieran