Arrakasta kasuak
ArgazkAI, argazki-bildumak antolatzeko sistema adimenduna:
Argazkien metadatu deskriptiboak automatikoki sortzeko sistema garatu dugu. LLM multimodalen bidez argazkien etiketa tematikoak (kategoria, azpikategoria, gako-hitzak, objektuak eta pertsona zehatzak) eta deskribapenak automatikoki sortzeko sistema da. Metadatu horiek ezinbestekoak dira argazki-bildumari etekina ateratzeko. Metadatu deskriptiboak zenbat eta aberatsagoak izan, orduan eta bilaketa ahaltsuagoak eta eraginkorragoak egin ahal izango dira, bildumaren errendimendua maximizatuz.
ArgazkAI, argazki-bildumak antolatzeko sistema adimenduna:
Azalpen orokorra
Argazkien metadatu deskriptiboak automatikoki sortzeko sistema garatu dugu. LLM multimodalen bidez argazkien etiketa tematikoak (kategoria, azpikategoria, gako-hitzak, objektuak eta pertsona zehatzak) eta deskribapenak automatikoki sortzeko sistema da. Metadatu horiek ezinbestekoak dira argazki-bildumari etekina ateratzeko. Metadatu deskriptiboak zenbat eta aberatsagoak izan, orduan eta bilaketa ahaltsuagoak eta eraginkorragoak egin ahal izango dira, bildumaren errendimendua maximizatuz.
Erronka
ArgazkAI proiektuaren helburu nagusia da FOKU argazki-agentziaren argazkien metadatuak sortzeko gai izango den sistema adimenduna sortzea, adimen artifizialeko algoritmo eta tekniketan oinarrituta. Sistema horrek, eskuzko metadatuen sorkuntza automatizatzeaz gain, metadatu gehiago eta aberatsagoak sortuko ditu; horri esker, bilaketen ahalmena nabarmen areagotuko da.
Elkarlana
FOKU argazki-agentziarekin lankidetzan garatu da.
Emaitza
Proiektuaren emaitza FOKUren argazki-bilduma automatikoki aztertu, deskribatu eta aberasten duen sistema adimendun bat da. Sistema horrek adimen artifizialeko teknika aurreratuak erabiltzen ditu, zehazki encoder motako hizkuntza-ereduak eta LLM multimodalak, irudietatik informazio esanguratsua ateratzeko eta metadatu egituratuak sortzeko. Dena lokalean instalatu daiteke, datuen kontrola eta segurtasuna bermatzeko, eta sistema elebiduna da, euskara zein gaztelania ulertu eta sortzeko gai baita.
Sistemari esker, eskuzko metadatuen sorkuntza automatizatzen da, argazki bakoitzari buruzko informazio gehiago, zehatzagoa eta koherenteagoa sortzen da, eta FOKUko dokumentu-kudeaketa nabarmen hobetuko da, aukera emango baitu irudi-bilduma handia modu azkarragoan, ordenatuagoan eta eraginkorragoan bilatu, antolatu eta berreskuratzeko.
Proiektuaren irudiak