Arrakasta kasuak
Berrian edukiak semantikoki etiketatzeko sistema
:
Berriako albisteak semantikoki etiketatu eta sailkatzeko sistema automatizatzeko teknologia garatu du Oraik. Albisteetako deskriptore tematikoak eta entitateak automatikoki erauziz, albisteak kategoria-sistema zabal baten arabera sailkatzeko aukera daukate orain, eta bilaketa eta analitika aurreratuak etiketa horien arabera egin daitezke.
Berrian edukiak semantikoki etiketatzeko sistema :

Azalpen orokorra
Berriako albisteak semantikoki etiketatu eta sailkatzeko sistema automatizatzeko teknologia garatu du Oraik. Albisteetako deskriptore tematikoak eta entitateak automatikoki erauziz, albisteak kategoria-sistema zabal baten arabera sailkatzeko aukera daukate orain, eta bilaketa eta analitika aurreratuak etiketa horien arabera egin daitezke.
Erronka
Berriako albisteak semantikoki etiketatzeko sistema bat garatu dugu. Sistemak deskriptore semantikoak esleitzen dizkio albiste bakoitzari, alegia, albiste bakoitzean aipatzen diren pertsonak, tokiak, erakundeak, ekitaldiak, gaiak, alor tematikoak, etab.
Elkarlana
Berria egunkariarekin arlo batean baino gehiagotan ari gara lankidetzan.
Emaitza
Berriako albisteak automatikoki etiketatzea lortu da adimen artifiziala erabiliz. Lehen gizakien esku hartzea eskatzen zuen lan bat automatikoki egin daiteke orain, eta horrek kazetari eta dokumentalisten lana errazten du.
Proiektuaren irudiak



