Skip to main content

Arrakasta kasuak

BlockLM, koaderno adimendun baten prototipoa:

BlokLM
BlockLM euskaraz eta gaztelaniaz lan egiteko garatutako koaderno adimendun baten prototipoa da. ILENIA proiektuan sortutako ereduen baliagarritasuna erakusteko demostradore gisa garatu da, erabiltzaileak aukera izan dezan PDFak, testu akademikoak, apunteak, HTMLak, audioak eta halako materialak koaderno edo bildumetan antolatzeko eta horien gaineko kontsultak, laburpenak eta bestelako eduki eratorriak sortzeko. Tresnak web-interfaze baten bidez eskaintzen ditu funtzionalitateak, hala nola galdera-erantzunak, laburpenak, FAQak, mapa mentalak eta podcast formako audio-laburpenak.

Azalpen orokorra

Erronka

Erronka nagusia izan da erabiltzailearen dokumentu eta audio pertsonalak modu bateratuan tratatzeko sistema adimendun bat eraikitzea, euskaraz zein gaztelaniaz kalitatezko emaitzak emateko gai izango dena. Horretarako, plataforma bakarrean integratu behar izan dira dokumentuen kudeaketa, edukien erauzketa, bilaketa semantikoa, LLM bidezko erantzunak, ahotsaren transkripzioa eta testutik ahotserako sorkuntza.

Elkarlana

EHUrekin lankidetzan garatu da.

Emaitza

Proiektuaren emaitza BlockLM prototipo funtzionala da: erabiltzaileak bere edukiak igo eta antolatu ditzake, haien gaineko galderak egin ditzake iturri zehatzekin, laburpen pertsonalizatuak sortu, FAQak eta mapa mentalak automatikoki eratu, eta edukiak podcast moduko audio-laburpen bihurtu. Arkitektura modularrean oinarritu da, frontend eta backend bereizita, eta LLM, ASR eta TTS moduluak integratuta. Prototipoaren kodea GitHuben dago: https://github.com/orai-nlp/bloklm

Bideoa