Arrakasta kasuak
Euskaraz jarduteko gai den Tecnaliaren robot industrial aitzindaria
:
Oraik garatutako hizketaren sintesia (TTS) eta ingurune industrial zaratatsura egokitutako transkripzio automatikoa (ASR) integratuz lortu da Tecnaliaren HIRO robot industrialaren euskarazko bertsioa. Elkarrizketa baten bidez konfiguratu/programatu daitekeen robotak aukera ematen du pertsonen eta makinen arteko interakzioa hizketa bidezkoa izateko.
Euskaraz jarduteko gai den Tecnaliaren robot industrial aitzindaria :
Azalpen orokorra
Hizketa-teknologiak eta teknologia sortzaileak konbinatuz, eraldatu egin daiteke makinen eta gizakien arteko interakzioa eta makinak gure beharretara egokitzeko modua. Aurrerapen horiek interakzio-modu berriak sortzen dituzte; adibidez, hizketa bidezko elkarrizketa naturala. Horrek goitik behera aldatzen du makinekin eta sistema automatizatuekin komunikatzeko dugun modua eta makinek erreakzionatzeko eta erantzuteko duten modua.
Tecnaliak garatutako HIRO robotari, elkarrizketa arin baten bidez, zer ekintza egin behar dituen adieraz dakioke, hizkuntza batean baino gehiagotan; adibidez, euskaraz. Horri esker, edozein langilek, baita ezagutza teknikorik eta programazio-esperientziarik ez dutenek ere, robota konfigura dezake askotariko zereginak egin ditzan.
Erronka
Euskarazko hizketa ezagutzeko Orairen teknologia inplementatu da Tecnaliak garatutako robot industrial batean, eta emaitza bikainak eman ditu. Euskararako garatutako hizketaren sintesia (TTS) eta ingurune industrial zaratatsura egokitutako transkripzio automatikoa (ASR) daramatza integratuta robotak.
Elkarlana
TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak erraz integratu du Orairen teknologia. Pertsonen eta sistema teknologikoen —roboten, kontrol industrialen, makina-erreminten eta beste plataforma batzuen— arteko interakzio naturalagoa euskaraz ahalbidetzen duten teknologiak garatzen laguntzeko bidea zabaldu da.
Emaitza
TECNALIAk eta Oraik robot industrial aitzindari bat garatu dute, gai dena langileekin hitz egin eta hitz egindakoaren arabera modu autonomoan bere burua konfiguratzeko. Euskarazko bertsioa Orai-rekin lankidetzan egin da.
Proiektuaren irudiak