Skip to main content

Arrakasta kasuak

Itzulbide :

Itzulbide
Testu klinikoak euskaratik gaztelaniara itzultzeko itzultzaile automatiko bat garatzea eta ezartzea izan da proiektu honen helburu nagusia. Itzultzaile automatikoa garatzeko, ikuspegi neuronalak erabili dira, eta arreta berezia jarri da alderdi hauetan: domeinu-egokitzapena, terminologiaren pertsonalizazioa eta genero-komunztadura.

Azalpen orokorra

Erronka

Proiektu honek erronka hauei egin behar izan die aurre:

  • Medikuntza-terminologia estandarraren itzulpena.
  • Domeinu-egokitzapena.
  • Dokumentu eta esaldi mailako genero-komunztadura ondo kudeatzea.

Elkarlana

  • Osakidetza
  • HiTZ Zentroa
  • Elhuyar

Emaitza

Osakidetzak itzultzaile neuronal bat jarri du abian bere profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Itzulbidek modu erraz eta azkarrean itzultzen du gaztelaniara pazienteen historia klinikoan euskaraz jasotako informazioa. Sistemak erraztu egiten du pazienteekin kontsulta medikoak euskaraz egitea eta profesionalek euskaraz lan egin ahal izatea aplikazio korporatiboetan, historia klinikoan hain zuzen ere. Horrela, euskaldunak ez diren profesionalek informazio hori eskuratzeko tresna bat dute, testu klinikoak gaztelaniara zorroztasunez itzultzen dituena.

Proiektuaren irudiak

Itzulbide
Felix Zubia Itzulbide erabiltzen