Skip to main content

Arrakasta kasuak

Donostia.eus-erako irakurketa errazerako sistema:

EASY read Donostiako Udala
Proiektuaren helburu nagusia Donostiako Udalaren webgune berriko euskarazko testuak automatikoki easy read edo irakurketa errazeko formatura egokitzea da. Garatutako sistemak LLM ereduak baliatzen ditu testuak sinplifikatzeko, egitura ulergarriagoa emateko eta herritarrentzat irisgarriagoak diren bertsioak sortzeko. Prozesu automatikoaren ondoren, eskuzko berrikuspen-fase bat behar izatea aurreikusten da, azken testuen kalitatea, egokitasuna eta edukien fideltasuna bermatzeko.

Azalpen orokorra

Erronka

Erronka nagusia izan da irakurketa errazaren ataza modu fidagarrian automatizatzea: euskarazko testua sinplifikatu behar da, baina edukia galdu gabe, hizkuntza-kalitatea zainduz, dokumentuen egiturari eutsiz eta gaztelaniazko emaitzarekin koherentzia mantenduz.

Elkarlana

Donostiako Udalarekin lankidetzan garatu da.

Emaitza

Proiektuaren emaitza irakurketa errazeko prozesaketarako pipeline funtzional bat da, dokumentuak aurreprozesatu, LLM bidez moldatu eta emaitzak ebaluatzeko gaitasuna duena. Pipelinean Claude 3.7, Latxa-Llama-70B eta Llama-eus-8B ereduak erabiltzeko aukera dago.